Logo Lanfrica
  • Home
  • Atlas
  • Insights
  • Docs
  • Sign in

© 2026 Lanfrica. All rights reserved. All copyrights of the resources shown on the Lanfrica website belong to the original copyright holders, unless explicitly stated otherwise.

IGARRITZ: euskarazko testu-iragarpenerako web-ingurune egokitua

Domain:

natural language processing

Record type:

software
Creator:
MikIkeUnaLie
Publisher:
EHU
Host:
Motrizitate mugatua duen ikasleak, garun paralisi batek sortuak adibidez, tresna egokituak izaten dituzte testuak idazteko, esaterako, begiradaren jarraipeneko hardware bat, zeinarekin ordenagailuan letrak aukeratu eta sistemak iragartzen dituen hitzak aukeratu daitezkeen. Sistema hauek euskaraz idazteko baliabideak izaten dituzte, edo euskarazko hitz zerrendak sartuta iragarpenak aukeratu daitezke. Edozein testu iragarpenen xedea da testua idazteko esfortzua murriztea eta testu gehiago idaztea edo azkarrago egitea. Irisarekin idaztea hamar hatzamarrekin idaztea baino geldoagoa eta nekezagoa da; horrez gain, testu iragartzaileak euskaraz beste hizkuntzetan baino okerrago ibiltzen dira, eta nekez laguntzen dute. Lan honen helburua da euskarazko testu predikziorako web ingurune egokitu bat egitea adimen artifizialeko teknikak erabiliz. Horretarako, euskarazko hizkuntza-ereduetan oinarrituriko web interfazea sortu dugu, IGARRITZ izenekoa. Sortutako testu iragarleak Transformer arkitektura erabiltzen du, eta HiTZ/roberta-eus-euscrawl-base-cased hizkuntza-eredua berrentrenatu da hezkuntzarako corpusarekin (Gizapedia eta hezkuntzari buruzko testuak: Wikipediakoak eta Berriakoak). Bukatzeko, tresna ebaluatu eta egun eskura dagoen beste sistema batekin konparatu dugu, Bigarren Hezkuntzako ikasle batek ekoitzitako testuekin. Emaitzen arabera, IGARRITZek euskarazko testu predikzioa hobetu egiten du, eta irisarekin idazten duen pertsonak berak askoz errazago eta gehiago idazten duela adierazi du. Horrez gain, ebaluazio automatikoa egin dugu, eta hor ere emaitzak hobetzea lortu ditugu.

Visit

doi.org

Languages

EdoHamer-Banna

Licenses

https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0

Similar

Le Dauphin ontziaren euskarazko gutuneriaz (Baiona, 1757)goldmeya088-web/agrilink-webnomava/webdoraboateng/webHassen0702/.webMasakhane WEB - A Machine Translation Web Platform for African Languages

Le Dauphin ontziaren euskarazko gutuneriaz (Baiona, 1757)

Xabier Lamikizek egin zuen presari esker dator Le Dauphin ontziak zeraman gutuneriaren aurkezpena. 1

goldmeya088-web/agrilink-web

To empower every smallholder farmer in Uganda with a single intelligent platform that connects farmi

nomava/web

Xhosa Encyclopedia # Nomava **Xhosa Encylopedia** > *For the preservation of Xhosa Knowledge and

doraboateng/web

Connect with your Indigenous and African heritage. Here lies the source for for Dora Boateng, a fre

Hassen0702/.web

It is my personal portfolio website. I am a Planning & GIS expert from Wollo, Ethiopia. Showcasing s

Masakhane WEB - A Machine Translation Web Platform for African Languages

Adapted from https://github.com